Arantzateko Jauna kaleko sutea adintxikiko bost gaztek eragin dute
Ertzaintzak argitara eman duenez, atzo iluntzean piztutako sutea adintxikiko bost gaztek eragin zuten, petardoekin jolasten ari zirenean. Ezbeharra 19:45 aldera gertatu zen. Beira eta papera birziklatzeko edukiontziek su hartu zuten lehenbizi eta ondoan aparkatuta zegoen auto bat ere erabat kiskalita gelditu zen. Suhiltzaileak sutea gertatu zen lekura hurbildu behar izan zuten hori itzaltzeko. Txingudiko Zerbitzuak-ek gaur goizean aldatu ditu kiskalitako edukiontziak. Beiraren edukiontzia beste hiruen atzean kokatuta dago, farolaren ondoan hain justu. Farolan eta ondoko etxebizitzaren horman ikus daitezke soilik sutearen arrastoak.
Ertzaintzak argitara eman duenez, atzo iluntzean piztutako sutea adintxikiko bost gaztek eragin zuten, petardoekin jolasten ari zirenean. Ezbeharra 19:45 aldera gertatu zen. Beira eta papera birziklatzeko edukiontziek su hartu zuten lehenbizi eta ondoan aparkatuta zegoen auto bat ere erabat kiskalita gelditu zen. Suhiltzaileak sutea gertatu zen lekura hurbildu behar izan zuten hori itzaltzeko.
Txingudiko Zerbitzuak-ek gaur goizean aldatu ditu kiskalitako edukiontziak. Beiraren edukiontzia beste hiruen atzean kokatuta dago, farolaren ondoan hain justu. Farolan eta ondoko etxebizitzaren horman ikus daitezke soilik sutearen arrastoak.


