1943-44ko kintoak hilaren 17an elkartuko dira
Errenteria-Oreretan 1943 eta 1944. urteetan jaio zirenek, jai eguna izango dute hilaren 17a. 12:30ean meza izango dute Madalena ermitan, eta 14:00etan bazkaltzera bilduko dira Lintzirin hotelean. Ondoren, dantzaldia izango dute. Jaian parte hartzeko in...
Errenteria-Oreretan 1943 eta 1944. urteetan jaio zirenek, jai eguna izango dute hilaren 17a. 12:30ean meza izango dute Madalena ermitan, eta 14:00etan bazkaltzera bilduko dira Lintzirin hotelean. Ondoren, dantzaldia izango dute.
Jaian parte hartzeko interesa dutenek, aurrez 50 euro sartu behar dituzte Euskadiko Kutxako honako kontu korronte zenbakian: 3035 0011 230111051678.

