Kanposantuak lorez gainezka
Domu Santu Eguna zen atzo, hildako senideak gogoratzeko eguna. Hala, atzo, Oarso Bidasoko kanposantuak lorez gainezka ageri ziren. Eguerdi aldera izan ziren bisita gehienak hilerrietan (irudian, Oiartzungoa), ondoren jende askok baliatzen baitu eguna f...
Domu Santu Eguna zen atzo, hildako senideak gogoratzeko eguna. Hala, atzo, Oarso Bidasoko kanposantuak lorez gainezka ageri ziren. Eguerdi aldera izan ziren bisita gehienak hilerrietan (irudian, Oiartzungoa), ondoren jende askok baliatzen baitu eguna familiarekin bazkaltzera joateko. Atzo, eguraldiak ere izan zuen zeresana. Gehienek bazekiten euria egingo zuela arratsaldean, horregatik goiza edo eguerdia baliatu zituzten hilerrira joateko.


