Gran Sol eta Goxodenda tabernak Valladoliden lehiatuko dira
Gran Sol eta Goxodenda tabernak Valladoliden izango den Espainiako VIII. Tapa eta Pintxo Lehiaketan parte hartuko dute, astelehenetik asteazkenera bitartean. Gran Sol, Tomate entsalada krabarroka pastelarekin, tigre otarrainxka, gazpatxoa eta tomate airearekin izeneko taparekin lehiatuko da. Goxodendak bestalde, Paella, gozoa paella pintxoarekin parte hartuko du txapelketan. Nekane Muñozek eta Txemi M. Artolak defendatuko dute Bixente Muñoz Gran Soleko sukaldariak diseinatutako tapa. “Proposamena tapa omentzeko modu bat da. Alfontso X. Jakintsuaren garaian sortu zen tapa, errege horrek ardo potea urdaiazpiko xerra batekin estaltzea eskatu zuenean”, azaldu dute ordezkariek. Goxodendako David de la Calle eta Carlos Nuñezek Euskal Herriko VII. Pintxo Lehiaketan aurkeztutako pintxoa aurkeztuko dute Valladoliden. Berrikuntzaren Saria irabazi zuen bikoteak Hondarribiko lehiaketan.
Gran Sol eta Goxodenda tabernak Valladoliden izango den Espainiako VIII. Tapa eta Pintxo Lehiaketan parte hartuko dute, astelehenetik asteazkenera bitartean. Gran Sol, Tomate entsalada krabarroka pastelarekin, tigre otarrainxka, gazpatxoa eta tomate airearekin izeneko taparekin lehiatuko da. Goxodendak bestalde, Paella, gozoa paella pintxoarekin parte hartuko du txapelketan.
Nekane Muñozek eta Txemi M. Artolak defendatuko dute Bixente Muñoz Gran Soleko sukaldariak diseinatutako tapa. “Proposamena tapa omentzeko modu bat da. Alfontso X. Jakintsuaren garaian sortu zen tapa, errege horrek ardo potea urdaiazpiko xerra batekin estaltzea eskatu zuenean”, azaldu dute ordezkariek.
Goxodendako David de la Calle eta Carlos Nuñezek Euskal Herriko VII. Pintxo Lehiaketan aurkeztutako pintxoa aurkeztuko dute Valladoliden. Berrikuntzaren Saria irabazi zuen bikoteak Hondarribiko lehiaketan.