Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Hondarribia
      • Irun
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
EkonomiaGizartea

Gobernu taldeak eta PSE-EEk adostu dituzte Ordenantza Fiskalak

Goizean, 2013rako Ordenantza Fiskalei begira hartutako neurriak aurkeztu ditu gobernu taldeak. Julen Mendoza alkateak nabarmendu duenez, PSE-EErekin adostu dituzte, eta oso garrantzitsua da hori: “Ez baita gai puntuala bakarrik, oso gai garrantzitsua baizik. PSE-EEren borondatea nabarmentzekoa da, baita gobernu taldearena ere”. Zergak eta tasak %3 igoko dituzte datorren urtean orokorrean, “aurtengo iraileko KPIa baino gutxiago (%3,4koa izan baita)”. Baina, bost neurri hartu ditu udalak, “krisiaren zama guztia herritarren gainean eror ez dadin”. Mendozak gogorarazi duenez, “udalaren egoera kaskarra da”, baina hala ere, “herritarrek ere egoera zaila bizi dute eta udalak esfortzua egingo du herritarrek dena ordaindu ez dezaten”. Hauek dira Errenteriako Udalak hartuko dituen bost neurriak:  Ondasun Higiezinen Gaineko Zerga, Eraikuntza, Instalazio eta Obren (EIOZ) Gaineko Zerga,  eta uraren eta estolderiaren tasak izoztuko dituzte. Ohikoak ez diren etxebizitzetan, %100 gainkargua proposatu dute, “etxebizitzen merkatuan eragin eta alokairua bultzatzeko”. Etxebizitza hutsen aurkako neurria litzateke. Udalaren kalkuluen arabera, Errenteria-Oreretan 1.500 etxebizitza huts inguru daude, %8a. Komertzio txikien jarduera bultzatzeko, hainbat puntu. Ez dituzte igoko negozioak irekitzeko lizentziak. Lokal komertzialetan obrak eta egokitzapenak egiteko, %33ko hobaria mantenduko dute. Azoka txikietan (Beraunen eta Zumardian) egoteko ordandu beharreko kopuruak izoztuko dituzte. Eta Mahaitxoak jartzeko tarifak “%1,5 bakarrik” igoko dituzte. Jarduera Ekonomikoaren Gaineko zerga ez dute [...]

admin
Bidasoa
2012/11/02

Goizean, 2013rako Ordenantza Fiskalei begira hartutako neurriak aurkeztu ditu gobernu taldeak. Julen Mendoza alkateak nabarmendu duenez, PSE-EErekin adostu dituzte, eta oso garrantzitsua da hori: “Ez baita gai puntuala bakarrik, oso gai garrantzitsua baizik. PSE-EEren borondatea nabarmentzekoa da, baita gobernu taldearena ere”.

Jose Manuel Ferradasek, Julen Mendozak eta Jon Txaskok aurkeztu dituzte neurriak

Zergak eta tasak %3 igoko dituzte datorren urtean orokorrean, “aurtengo iraileko KPIa baino gutxiago (%3,4koa izan baita)”. Baina, bost neurri hartu ditu udalak, “krisiaren zama guztia herritarren gainean eror ez dadin”. Mendozak gogorarazi duenez, “udalaren egoera kaskarra da”, baina hala ere, “herritarrek ere egoera zaila bizi dute eta udalak esfortzua egingo du herritarrek dena ordaindu ez dezaten”. Hauek dira Errenteriako Udalak hartuko dituen bost neurriak:

  •  Ondasun Higiezinen Gaineko Zerga, Eraikuntza, Instalazio eta Obren (EIOZ) Gaineko Zerga,  eta uraren eta estolderiaren tasak izoztuko dituzte.
  • Ohikoak ez diren etxebizitzetan, %100 gainkargua proposatu dute, “etxebizitzen merkatuan eragin eta alokairua bultzatzeko”. Etxebizitza hutsen aurkako neurria litzateke. Udalaren kalkuluen arabera, Errenteria-Oreretan 1.500 etxebizitza huts inguru daude, %8a.
  • Komertzio txikien jarduera bultzatzeko, hainbat puntu. Ez dituzte igoko negozioak irekitzeko lizentziak. Lokal komertzialetan obrak eta egokitzapenak egiteko, %33ko hobaria mantenduko dute. Azoka txikietan (Beraunen eta Zumardian) egoteko ordandu beharreko kopuruak izoztuko dituzte. Eta Mahaitxoak jartzeko tarifak “%1,5 bakarrik” igoko dituzte.
  • Jarduera Ekonomikoaren Gaineko zerga ez dute aldatuko, eta “enplegua sortzeko neurriak” proposatu dituzte. Hala, nola, %5, %10 edo %20ko hobaria izango dute, kontratu finkoak egin dituztenei. %50eko hobaria izango dute kooperatibek: “Krisiari erantzuteko gaitasuna izan, eta langileen gain zamarik ez jartzeagatik. Ez dituzte langileen aurkako neurriak hartu, eta deslokalizazioaren aldeko apusturik ez dute egin”.
  • Ibilgailuei dagokie azken neurria. 12 zaldi baino gutxiago dituzten ibilgailuei, tarifa izoztuko diete. %25eko hobari mantenduko dute, 120g/km baino CO2 gutxiago isurtzen duten ibilgailuentzat. Eta %25eko hobaria mantenduko dute ibilgailu hibrido eta elektrikoentzat.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea, 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.