Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Hondarribia
      • Irun
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Ekonomia

2013 urteko zergen igoera onartu du Udalbatzak

Irungo Udalbatzak gehiengo sinplearekin onartu zuen 2013 urteko zergen igoera asteazkenean. PSE-EEren udal taldeak PPko hiru zinegotzien botoekin lortu zuen zergen igoera aurrera ateratzea. Izan ere, Alderdi Popularreko kideak zergen igoera orokorraren alde egon arren, Ondasun Higiezinen Gaineko Zergak aurreikusitako bigarren etxebizitza hutsen kasuan %50eko igoeraren aurka agertu ziren. Hori dela eta, PPko hiru zinegotzik aldeko botoa eman zuten eta beste biak aldiz, abstenitu. Era horretan, mozioa aurrera ateratzea lortu zuten PPk eta PSE-EEk. Horiek horrela, abuztuko KPIren %2,7ko igoera alpikatzeko proposamena egin zuen Miguel Angel Paez  Irungo Udaleko Ogasun zinegotziak. BEZaren igoeraren aurreko KPI aplikatzea proposatu zuen tokiko gobernuko kideak, “eta ez iraileko edo urriko %3,4koa edo %3,5ekoa”. Zergen igoera orokorraren alde agertu zen orduan PP, baina ez ordea xehetasun batekin: bigarren etxebizitza hutsen kasuan jabeek %50eko igoera ordaintzea Ondasun Higiezinen Gaineko Zerga dela eta. Hala eta guztiz ere, igoera orokorra aurrera ateratzen lagundu zuten popularrek eta beren desadostasuna agertzeko edo, hiruk alde bozkatu zuten eta bik, kontra. Horren ondorioz, PSE-EEren 9 zinegotzien eta PPko hiruen botoek 12 boto gehitu zituzten; 11 zinegotzik kontrako botoa eman zuten eta PPren bi zinegotzi abstenitu ziren. Gainontzeko udal taldeak, aurka Bildu, EAJ eta EB alderdiak zergen igoeraren aurkako jarrera berretsi zuten. Batetik, [...]

admin
Bidasoa
2012/11/02
Urriko udalbatzarra

Urriko udalbatzarra

Irungo Udalbatzak gehiengo sinplearekin onartu zuen 2013 urteko zergen igoera asteazkenean. PSE-EEren udal taldeak PPko hiru zinegotzien botoekin lortu zuen zergen igoera aurrera ateratzea. Izan ere, Alderdi Popularreko kideak zergen igoera orokorraren alde egon arren, Ondasun Higiezinen Gaineko Zergak aurreikusitako bigarren etxebizitza hutsen kasuan %50eko igoeraren aurka agertu ziren. Hori dela eta, PPko hiru zinegotzik aldeko botoa eman zuten eta beste biak aldiz, abstenitu. Era horretan, mozioa aurrera ateratzea lortu zuten PPk eta PSE-EEk.

Horiek horrela, abuztuko KPIren %2,7ko igoera alpikatzeko proposamena egin zuen Miguel Angel Paez  Irungo Udaleko Ogasun zinegotziak. BEZaren igoeraren aurreko KPI aplikatzea proposatu zuen tokiko gobernuko kideak, “eta ez iraileko edo urriko %3,4koa edo %3,5ekoa”.

Zergen igoera orokorraren alde agertu zen orduan PP, baina ez ordea xehetasun batekin: bigarren etxebizitza hutsen kasuan jabeek %50eko igoera ordaintzea Ondasun Higiezinen Gaineko Zerga dela eta. Hala eta guztiz ere, igoera orokorra aurrera ateratzen lagundu zuten popularrek eta beren desadostasuna agertzeko edo, hiruk alde bozkatu zuten eta bik, kontra.

Horren ondorioz, PSE-EEren 9 zinegotzien eta PPko hiruen botoek 12 boto gehitu zituzten; 11 zinegotzik kontrako botoa eman zuten eta PPren bi zinegotzi abstenitu ziren.

Gainontzeko udal taldeak, aurka
Bildu, EAJ eta EB alderdiak zergen igoeraren aurkako jarrera berretsi zuten. Batetik, Bilduren udal taldeko Oinatz Mitxelena bozeramaileak “atalka botoa emateak lagunduko lukeela” adierazi zuen. Hala ere, Mitxelenaren proposamenak ez zuen erantzunik jaso eta bere horretan gelditu zen.

EAJren udal taldeak bere aldetik, Gipuzkoako Foru Aldundiak balio katastralaren igoera onartzen baldin badu, “hiritarrenganako presio fiskala handiagoa” litzakeela adierazi zuen eta beraz, aurkako jarrera erakutsi.

 

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea, 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.