Parte hartze prozesuetan 21.000 euro gastatuko direla salatu du EAJk
EAJren Irungo udal taldeak parte hartze prozesuen eta bosgarren edukiontziaren gaineko iritziak kaleratu ditu aste honetan. Batetik, parte hartze prozesuetan udalak gastatuko dituen 21.000 euroko diru kopurua “inolaz ere beharrezkoa” ez dela adierazi du EAJk Xabier Iridoy bozeramailearen bidez. Bestetik, Txingudiko Mankomunitateak edukiontzi marroiaren alde egindako apustua txalotu du taldeak. Hala, Belaskoenea eta Artiga auzoetako parte hartze prozesuak aurrera eramateko enpresa bat azpikontratzea “ez dela beharrezkoa” adierazi du Iridoyk. “Nabarmendu nahi dugu bi auzo elkarteek ere adierazi dutela parte hartzea bultzatzeko enpresa bat azpikontratatzea ez dela beharrezkoa”, esan du bozeramaileak. Izan ere, prozesu hori udaletik egin daitekeela uste dute, “etxean ditugun bitartekoak erabiliz eta auzo elkarteen laguntzarekin”, eta Urdanibia Berrin egindako kontsulta “kanpoko kontratu baten kosturik gabe” egin zela oroitarazi du jeltzaleak. Hortaz, aurrekontuetan lortutako 100.000 euroko partidatik udal gobernuak 21.000 euro azpikontrata batean gastatuko dituela salatu du bozeramaileak. Gipuzkoako Foru Aldundiak 3.500 euroko diru laguntza ematen duela parte hartze prozesuetarako ere esan du. “Kopuru hori erabil zitekeen hemen ere. Diru publikoa guztiz beharrezkoak diren gauza horietan bakarrik gastatu behar da. Eta gure ustez, 21.000 euroko gastua ez da inolaz ere beharrezkoa”, adierazi du. Hala, bi auzoek behar “garrantzitsuak eta premiazkoak” dituztela esan du EAJk, eta horietako bakoitzean 40.000 euroko [...]
EAJren Irungo udal taldeak parte hartze prozesuen eta bosgarren edukiontziaren gaineko iritziak kaleratu ditu aste honetan. Batetik, parte hartze prozesuetan udalak gastatuko dituen 21.000 euroko diru kopurua “inolaz ere beharrezkoa” ez dela adierazi du EAJk Xabier Iridoy bozeramailearen bidez. Bestetik, Txingudiko Mankomunitateak edukiontzi marroiaren alde egindako apustua txalotu du taldeak.
Hala, Belaskoenea eta Artiga auzoetako parte hartze prozesuak aurrera eramateko enpresa bat azpikontratzea “ez dela beharrezkoa” adierazi du Iridoyk. “Nabarmendu nahi dugu bi auzo elkarteek ere adierazi dutela parte hartzea bultzatzeko enpresa bat azpikontratatzea ez dela beharrezkoa”, esan du bozeramaileak. Izan ere, prozesu hori udaletik egin daitekeela uste dute, “etxean ditugun bitartekoak erabiliz eta auzo elkarteen laguntzarekin”, eta Urdanibia Berrin egindako kontsulta “kanpoko kontratu baten kosturik gabe” egin zela oroitarazi du jeltzaleak.
Hortaz, aurrekontuetan lortutako 100.000 euroko partidatik udal gobernuak 21.000 euro azpikontrata batean gastatuko dituela salatu du bozeramaileak. Gipuzkoako Foru Aldundiak 3.500 euroko diru laguntza ematen duela parte hartze prozesuetarako ere esan du. “Kopuru hori erabil zitekeen hemen ere. Diru publikoa guztiz beharrezkoak diren gauza horietan bakarrik gastatu behar da. Eta gure ustez, 21.000 euroko gastua ez da inolaz ere beharrezkoa”, adierazi du.
Hala, bi auzoek behar “garrantzitsuak eta premiazkoak” dituztela esan du EAJk, eta horietako bakoitzean 40.000 euroko inbertsioa onartu zela gogora ekarri du. Hortaz, diru kopuru hori “berehalako esku hartze zehatzetan” inbertitzea hobetsi du taldeak.