Hilaren 16ra arte luzatu dute herri baratzeetan izena emateko aukera
Neurriaren bitartez udalak ziurtatu nahi du interesdun guztiek izango dutela aukera datuak emateko Lezoko Udalak jakinarazi du herri baratzeen egitasmorako herritarren izena emateko epea luzatu egin dutela. Hain zuzen ere, izena emateko muga berria hil...
Neurriaren bitartez udalak ziurtatu nahi du interesdun guztiek izango dutela aukera datuak emateko
Lezoko Udalak jakinarazi du herri baratzeen egitasmorako herritarren izena emateko epea luzatu egin dutela. Hain zuzen ere, izena emateko muga berria hilaren 16an jarri dute. Hala, izena eman nahi dutenek udaletxeko erregistrora joan behar dute 08:30etik 13:30era. Bertan, beharrezkoak diren hiru agiriak eman behar dira: izena emateko orria, zinpeko aitorpena (udaletxean edo Udalaren webgunean lor daitezke agiri horiek), eta NANaren kopia.
Behin izena emateko epea bukatzen denean, baratzeak zozketa bidez esleituko dituzte. Denera, 64 baratze zozkatuko dituzte izena eman dutenen artean.