Azaroko ikastaroak prest ditu herriko KZguneak
KZguneak azaroko ikastaroen berri eman du. Googleren aplikazioak, oinarrizko Internet, sare sozialak, software librea edo IT txartelaren gaineko ezagutza izateko hainbat ikastaro daude, baita administrazioari lotutako bi ikastaro: Mugipuzkoari eta Meta...
KZguneak azaroko ikastaroen berri eman du. Googleren aplikazioak, oinarrizko Internet, sare sozialak, software librea edo IT txartelaren gaineko ezagutza izateko hainbat ikastaro daude, baita administrazioari lotutako bi ikastaro: Mugipuzkoari eta Metapostari buruzkoak. Informazio oso-osoa KZgunearen webgunean dago.
Mugipuzkoa ikastaroa hilaren 7an egingo dute, 11:00etatik 13:00etara. Metapostarena, berriz, hilaren 12an eta 13an, 11:00etatik 13:00etara bi egunetan. Horietan izena emateko tutor.errenteria[abildua]kzgunea.net-era idatzi behar da, edo 943 02 36 42ra deitu.