Madrilgo gertakariak salatzeko gaur Zabaltzan elkarretaratzeko deia luzatu du M15Bidasoak
Hilaren 25ean Madrilen egin zuten “akzioa” babesteko #I29 Elkarretaratzea deitu du M15Bidasoa mugimenduak gaur arratsaldean Zabaltza plazan, 18:00etan hasita. Espainiako hiriburuan ere elkartuko dira, eta Irungoek ekintza hori streaming bidez jarraituko dutela esan dute. “Arazo global baten aurrean, erantzun globala” eman behar dela gehitu dute Irungo elkarretaratzearen antolatzaileek. Hilaren 25ean Madrilgo Kongresoa inguratzeko ekintza egin zuten eta poliziak bortizki erantzun zuen. Milaka eta milaka pertsona elkartu ziren Espainiako Gobernuak krisiaren aurrean hartutako neurriekin ezadostasuna adierazteko, eta polizia haien aurka oldartu zen. Hamarnaka zauritu eta atxilotu izan ziren eta, beste gauzen artean, liskarrak, manifestarien artean kamuflatuta zeuden poliziek hasi zituztela salatu dute protestaren deitzaileek. “Polizia eta manifestatzaileen arteko gertakari larriak gertatu izan arren, ekintza arrakastatsua izan zela esan dezakegu. Arrakastatsua, demokraziaren bahiketa ikustarazteko balio izan zuelako, beldurraren txantaje onartezinaren aurrean, herritarren ausardi politikoko adibide garbia izan zelako. Beldur hau da Gobernuak erabiltzen ari duen herraminta sistema defendatzeko, sistema hau, denon onura objetibu bezala hurrun duena eta merkatuen botereari eta espekulazio finantzeroari men egiten diona”, esan dute M15Bidasakoek. Horregatik, deialdi berria egin dute gaur hainbat lekuetan, baita Bidasoan ere. “Ordu berean beste zenbait lekuetan egongo dira kontzentrazioak eta udaletxeak inguratzeko akzioak, adibidez, Asturiasen, Malagan, Mallorkan, Murtzian, Santanderren, Tarragonan, Valentzian, Vigon, Bartzelonan, Italian, [...]
Hilaren 25ean Madrilen egin zuten “akzioa” babesteko #I29 Elkarretaratzea deitu du M15Bidasoa mugimenduak gaur arratsaldean Zabaltza plazan, 18:00etan hasita. Espainiako hiriburuan ere elkartuko dira, eta Irungoek ekintza hori streaming bidez jarraituko dutela esan dute. “Arazo global baten aurrean, erantzun globala” eman behar dela gehitu dute Irungo elkarretaratzearen antolatzaileek.
Hilaren 25ean Madrilgo Kongresoa inguratzeko ekintza egin zuten eta poliziak bortizki erantzun zuen. Milaka eta milaka pertsona elkartu ziren Espainiako Gobernuak krisiaren aurrean hartutako neurriekin ezadostasuna adierazteko, eta polizia haien aurka oldartu zen. Hamarnaka zauritu eta atxilotu izan ziren eta, beste gauzen artean, liskarrak, manifestarien artean kamuflatuta zeuden poliziek hasi zituztela salatu dute protestaren deitzaileek.
“Polizia eta manifestatzaileen arteko gertakari larriak gertatu izan arren, ekintza arrakastatsua izan zela esan dezakegu. Arrakastatsua, demokraziaren bahiketa ikustarazteko balio izan zuelako, beldurraren txantaje onartezinaren aurrean, herritarren ausardi politikoko adibide garbia izan zelako. Beldur hau da Gobernuak erabiltzen ari duen herraminta sistema defendatzeko, sistema hau, denon onura objetibu bezala hurrun duena eta merkatuen botereari eta espekulazio finantzeroari men egiten diona”, esan dute M15Bidasakoek.
Horregatik, deialdi berria egin dute gaur hainbat lekuetan, baita Bidasoan ere. “Ordu berean beste zenbait lekuetan egongo dira kontzentrazioak eta udaletxeak inguratzeko akzioak, adibidez, Asturiasen, Malagan, Mallorkan, Murtzian, Santanderren, Tarragonan, Valentzian, Vigon, Bartzelonan, Italian, Portugalen, Belgikan, eta Kanadan, besteak beste”, iragarri dute.