Hasi dira San Fermin Txikiak
20:00etan hasi ziren atzo Antxoko San Fermin Txikiak: txupinazoa, presoen aldeko sokatira, herri danborrada, sobakillo afaria eta barrilada izan ziren, besteak beste, lehen orduen protagonista. Gaur eguraldi txarrarekin hasi da eguna, baina hala ere fe...
20:00etan hasi ziren atzo Antxoko San Fermin Txikiak: txupinazoa, presoen aldeko sokatira, herri danborrada, sobakillo afaria eta barrilada izan ziren, besteak beste, lehen orduen protagonista. Gaur eguraldi txarrarekin hasi da eguna, baina hala ere festa giroa izango da Pasaiako barrutian. Ondokoa da gaurko eta biharko egitaraua:
IRAILAK 29, LARUNBATA
- 11:00etatik aurrera: Txu-txu trena Gure Zumardian
- 11:30ean: Japoniako haur jolasak Blas de Lezon (Armonia elkartearen aurrean).
- 12:00etan: Erraldoi eta buruhandiak gaitarekin.
- 13:00etan: Lipduba.
- 14:30ean: Herri bazkaria Blas de Lezon (Armonia elkartearen aurrean).
- 17:30ean: Erraldoi eta buruhandiak gatariekin.
- 19:00etan: Haur berbena azokan.
- 23:00etan: Contraband taldearen kontzertua Gure Zumardian.
IRAILAK 30, IGANDEA
- 11:00etan: Pala partiden erakustaldia Biteri plazan.
- 11:30ean: Pil-pil eran prestatutako bakailu lehiaketa, koadrilen artean.
- 16:00etan: Molinao ibaian haurren arteko arrantza txapelketa.
- 16:30ean: haur jolasak Gure Zumardian. Ondoren , sari banaketa eta txokolatada Gure Zumardian.
- 21:00etan: Su artifizialak.