Aurtengo Donostia Antzerki Saria ikusteko aukera bihar Mendi Zolanen
Bihar, hilak 30, goi mailako antzezlana jasoko du Hendaiako Mendi Zolan kulturguneak, Dejabu Panpin Laborategiaren Gure bide galduak obra. Iaz Errautsak lanarekin gertatu bezala, euskarazko Donostia Antzerki Saria jaso du aurten Dejabuk, Gure bide gald...
Bihar, hilak 30, goi mailako antzezlana jasoko du Hendaiako Mendi Zolan kulturguneak, Dejabu Panpin Laborategiaren Gure bide galduak obra. Iaz Errautsak lanarekin gertatu bezala, euskarazko Donostia Antzerki Saria jaso du aurten Dejabuk, Gure bide galduak obrarengatik —Txalo Saria ere jaso zuen—. Bihar, Zokoburuko kulturgunean ikusteko aukera izango da, 18:00etatik aurrera. Sarrera orokorraren prezioa 10 eurokoa da, eta murriztua 5 eurokoa (12 urtetik beherakoak, ikasleak, langabeak eta minimo sozialak kobratzen dituztenak).
Bost aktore eta zuzeneko gitar doinuekin sortutako antzezlana da, Dejabuk goitik behera taldean sortua eta eraikia: “Konpainian ohikoa dugun moduan errealismo magikoz zipriztindutako ikuskizuna da, Euskal Herriko historia hurbila abiapuntu hartuta: Franco hil ondorengo lehen urteak, mundua benetan alda zitekeela pentsatzen zen garaia, hain zuzen. Utopia, amets eta desenkantuari buruzko kontakizuna da Gure bide galduak. Gure memorietatik berreskuratutako piezekin sortutako gaurko ipuina”.
Fitxa teknikoa
- Zuzendaritza: Dejabu Panpin Laborategia
- Antzezleak: Miren Alkala, Iñigo Aranbarri, Maria Alonso, Urko Redondo eta Ainara Gurrutxaga.
- Musikaria: Arantxa Vicedo.
- Testuak: Aktore taldea + Ainara Gurrutxaga eta Oier Guillan
- Jantziak: pat
- Argi diseinua: Ander Fernandez
- Laguntzaileak: Azala, Harri Xuri, EKE eta Mikelazulo.