Altxuk badu bere kalea Gaztañon
Santi Vicente Altxu 2006an zendu zen oreretarrak badu bere kalea Gaztaño auzoan. Gaur egin dute kalearen inaugurazio ekitaldia, baina dena ez da horretan gelditu: omenaldia ere egin diote auzotarrek, eta errenteriarrek oro har. “Nonahi z...
Santi Vicente Altxu 2006an zendu zen oreretarrak badu bere kalea Gaztaño auzoan. Gaur egin dute kalearen inaugurazio ekitaldia, baina dena ez da horretan gelditu: omenaldia ere egin diote auzotarrek, eta errenteriarrek oro har. “Nonahi zaudela ere, beste irribarre bat atera nahi dizugu”, esan dute parte hartzaileek omenaldiaren zati batean. Izan ere, haren omenezko kanta –Altxuk askotan abesten zuen, ondoko bideoa kanta horren zati batena da—, txalaparta, lore eskaintza eta bestelakoak izan dira omenaldian. Bertan izan direnak guztiz hunkitu dira.
Apirileko udalbatzarrean erabaki zuen Errenteriako Udalak Altxuren izena kale batek eraman zezala. Hala, gaurko omenaldian oreretarraren konpromisoa nabarmendu dute, politikoa, herrigintzarekin edo gay eta lesbianen eskubideen aldeko borrokarekin.