Ados taldearen azken sormenak Kabigorrin ikus daitezke ostegunetik
Iñaki Morte eta Mercedes Marinas artista irundarrek osatzen duten Ados taldeak azken hilabeteetan sortutako 19 lan erakutsiko ditu urriaren amaiera arte Kabigorri Ateneoan. Sormenezko zeramika piezak egiten dituzte bi artistek, zeramika piezak tenperatura handiko labeetan sartuz eta esmalteekin eta koloterako beirekin apainduak, eta egurrezko oinarrietan muntatutak. Morte eta Marinasek taldea osatzen dute, eta talde bezala egiten dute lan. Haien ibilbidean ez dago bietako batek egindako lanik, bien artean egiten baitituzte lan guztiak: Mortek sortzen ditu eta Marinasena da dekorazio lana. Ostegunean inauguratu zuten erakusketa Kabigorrin, eta gustura daude emaitzarekin. Gainera, Kabigorri bezalako lekuak nahigo dituzte erakusketa aretoak baino gehiago. Erakuskeaz gain, saldu ere salduko dituzte Kabigorrin jarritako piezak, 90 eta 140 euro arteko prezioan. “Badakigu artea luxuzko produktua dela eta, bizi ditugun garaietan, jendeak ezinbestekoak diren gauzetan gastatzen du dirua. Baina piezak pixkanaka saltzen dira. Erakusketetan saltzen ari gara, eta enkarguak ere egiten dizkigute”, esan dute egileek.
Iñaki Morte eta Mercedes Marinas artista irundarrek osatzen duten Ados taldeak azken hilabeteetan sortutako 19 lan erakutsiko ditu urriaren amaiera arte Kabigorri Ateneoan. Sormenezko zeramika piezak egiten dituzte bi artistek, zeramika piezak tenperatura handiko labeetan sartuz eta esmalteekin eta koloterako beirekin apainduak, eta egurrezko oinarrietan muntatutak.
Morte eta Marinasek taldea osatzen dute, eta talde bezala egiten dute lan. Haien ibilbidean ez dago bietako batek egindako lanik, bien artean egiten baitituzte lan guztiak: Mortek sortzen ditu eta Marinasena da dekorazio lana. Ostegunean inauguratu zuten erakusketa Kabigorrin, eta gustura daude emaitzarekin. Gainera, Kabigorri bezalako lekuak nahigo dituzte erakusketa aretoak baino gehiago.
Erakuskeaz gain, saldu ere salduko dituzte Kabigorrin jarritako piezak, 90 eta 140 euro arteko prezioan. “Badakigu artea luxuzko produktua dela eta, bizi ditugun garaietan, jendeak ezinbestekoak diren gauzetan gastatzen du dirua. Baina piezak pixkanaka saltzen dira. Erakusketetan saltzen ari gara, eta enkarguak ere egiten dizkigute”, esan dute egileek.