Zuloak eta Sabot, Psilocybenearen proposamenak urrirako
Fermin Muguruzaren azken dokumentalean ageri den emakumeez osaturiko Zuloak rock bandak Psilocybenean joko du urriaren 20an. Muguruzak Zinemaldiaren aurretik eginiko adierazpenetan, Zuloak taldea “asmakizuna” dela onartu zuen, hau da, ez du...
Fermin Muguruzaren azken dokumentalean ageri den emakumeez osaturiko Zuloak rock bandak Psilocybenean joko du urriaren 20an. Muguruzak Zinemaldiaren aurretik eginiko adierazpenetan, Zuloak taldea “asmakizuna” dela onartu zuen, hau da, ez duela dokumentala egin sortzen ari zen talde baten inguruan, baizik eta dokumentala egiteko talde bat asmatu zutela.
Zuloakeko nesken aurretik, Ddik talde Hondarribiarra igoko da Mendeluko aretoko taulara.
Urriaren 11n, Sabot
Astebete lehenago Sabot bikotea itzuliko da Hondarribira. Talde harrigarria da Sabot, bateriaz eta baxuaz osatuta baitago; 1988an jaio zen, punk hirukote batetik. Christopher Rankin (baxua) eta Hilary Binder musikarien influentziak oso bariatuak dira: musika klasikoa, punk, hardcore, dixie, jazz…
Aurreko biretan ikusi eta entzun zituztenek ziur errepikatuko dutela, haien zuzenekoa gogoratzekoa delako. Besteak beste, Hondarribiko Muara tabernan eta Irungo Orkatzen eta Lakaxitan jo izan du lehenago Sabot bikoak.
Urriaren 11ko kontzertuan, Layo Raser talde hondarribitarrak joko du Saboten aurretik.