Zabalik da Tip Tap Clap elkartean izena emateko epea
Zabalik da Tip Tap Clap elkartean izena emateko epea
Tip Tap Clap Lezoko musika eta dantza elkarteak zabalik du ikasturte berrirako izena emateko epea. Heldu eta haurrentzako ikastaroak antolatu ditu elkarteak. Txikienek, klakea, break dance-a, eta sormen dantzaren artean aukeratzerik izango dute. Azken horretan orain lau urtetik hiru talde dituzte eta bertan, 2urtetik 12 urte bitarteko haurrek hartzen dute parte.
Helduek berriz, klakea, break dance-a, funky hip-hop-a eta flamenko kutxa ikastaroen artean aukeratzerik izango dute. Urriaren lehen astean hasiko dira ikastaroak Lezoko Oroitzene AEK-ren egoitzan. Izena emateko 630 70 55 94 telefono zenbakira deitu beharko dute interesdunek edo tiptapclaps[abildua]hotmail.com helbidera mezua bidali.