Preso gaixoen eskubideen mozioa landuko du gaur Udalbatzak
Errenteriako Udalbatza gaur elkartuko da, hilero moduan, 18:30ean. Oraingoan, hamabost puntuko gai zerrenda izango dute eztabaidatzeko, eta horien artean bost mozio. Horietako bat Bilduk gaixo dauden presoei buruz aurkeztutakoa da. Bertan, “gaixotasun larri eta sendaezinak dituzten hamahiru presoen baldintzapeko askatasuna” eskatzen du koalizioak. Gaineratu du giza eskubideen “oinarrizko zutabeak urratzen” ari direla Madrilgo arduradun politikoak. Bilduren esanetan, sufritzen dituzten gaixotasunei behar bezalako jarraipena egitea bateraezina da espetxean egotearekin. Gaixo horiek beharrezkoa duten tratamendua eta zaintza behar bezalako baldintzetan jasotzea oinarrizko eskubidea dela esan du. EAJk, bestalde, herriko hainbat kaleri izena aldatzea proposatuko du, Errepublikako izenekin. Lehenengo proposamenak 1931ko irailaren 14an Errenteriako Udalbatzak hartutako erabakia du abiapuntu. Horrenbestez, Gabierrotako biribilgunetik Santa Klara zubirainoko tarteari Sabino Arana hiribidea jartzea proposatu du; hortik Galizia (Niessen) biribilgunerainoko tarteari Euskadi hiribidea, eta Galizia biribilgunetik Alabergarainoko tarteari Nafarroako hiribidea. Bigarren proposamenak Errepublikako azken Udalbatzari egindako omenaldia du oinarrian. Horrenbestez, Vicente Elizegi kaletik hasita Zumardirainoko tarteari Serapio Mendarte kalea jartzea planteatu du, fusilatu zuten zinegotziaren omenez. Bestetik, Vicente Elizegi kantoitik Xenpelar kaleko kantoirainoko tarteari Paulino Garcia izena jartzea proposatu du, Errepublikako azken alkatearen omenez. Horrez gain, Errenteriako Ezkerrak eta PSE-EEk abortuari buruzko eztabaida eramango dute plenora, eta azkenik, Frankismoaren Aurkako Kereilaren Euskal Plataformaren Agiriaren harira aurkeztutako mozioari [...]
Errenteriako Udalbatza gaur elkartuko da, hilero moduan, 18:30ean. Oraingoan, hamabost puntuko gai zerrenda izango dute eztabaidatzeko, eta horien artean bost mozio. Horietako bat Bilduk gaixo dauden presoei buruz aurkeztutakoa da. Bertan, “gaixotasun larri eta sendaezinak dituzten hamahiru presoen baldintzapeko askatasuna” eskatzen du koalizioak. Gaineratu du giza eskubideen “oinarrizko zutabeak urratzen” ari direla Madrilgo arduradun politikoak.
Bilduren esanetan, sufritzen dituzten gaixotasunei behar bezalako jarraipena egitea bateraezina da espetxean egotearekin. Gaixo horiek beharrezkoa duten tratamendua eta zaintza behar bezalako baldintzetan jasotzea oinarrizko eskubidea dela esan du.
EAJk, bestalde, herriko hainbat kaleri izena aldatzea proposatuko du, Errepublikako izenekin. Lehenengo proposamenak 1931ko irailaren 14an Errenteriako Udalbatzak hartutako erabakia du abiapuntu. Horrenbestez, Gabierrotako biribilgunetik Santa Klara zubirainoko tarteari Sabino Arana hiribidea jartzea proposatu du; hortik Galizia (Niessen) biribilgunerainoko tarteari Euskadi hiribidea, eta Galizia biribilgunetik Alabergarainoko tarteari Nafarroako hiribidea.
Bigarren proposamenak Errepublikako azken Udalbatzari egindako omenaldia du oinarrian. Horrenbestez, Vicente Elizegi kaletik hasita Zumardirainoko tarteari Serapio Mendarte kalea jartzea planteatu du, fusilatu zuten zinegotziaren omenez. Bestetik, Vicente Elizegi kantoitik Xenpelar kaleko kantoirainoko tarteari Paulino Garcia izena jartzea proposatu du, Errepublikako azken alkatearen omenez.
Horrez gain, Errenteriako Ezkerrak eta PSE-EEk abortuari buruzko eztabaida eramango dute plenora, eta azkenik, Frankismoaren Aurkako Kereilaren Euskal Plataformaren Agiriaren harira aurkeztutako mozioari buruz ere hitz egingo dute zinegotziek.