Oarsoaldeko kiroldegietako abonatuek eskualdeko igerileku guztiak erabili ahal izateko akordioa aurkeztuko dute etzi
Oarsoaldeko kiroldegietako abonatuek eskualdeko igerileku guztiak erabili ahal izateko akordioa aurkeztuko dute etzi
Lezo, Errenteria-Orereta, Pasaia eta Oiartzungo kiroldegietako abonatuek eskualdeko igerileku guztiak erabili ahal izateko akordioa aurkeztuko dute etzi Lezoko udaletxean. Bertan akordioaren berri emango dute, Unai Unsuain, Errenteriako gazteria eta kiroletako zinegotziak; Mikel Arruti, Lezoko kultura zinegotziak; Amaia de Esnarriaga, Pasaiako gazteria eta kiroletako zinegotziak; eta Ohian Tellok, Oiartzungo gazteria eta kiroletako zinegotziak.