Killirikuperen ikasturtea aurkeztuko dute etzi
2012/2013 ikasturtearen aurkezpena egingo dute etzi Killirikupe Emakume Taldeko kideek, 18:00etan, udaletxeko areto nagusian. Astebete beranduago, ikasturtea hasiko da: urriaren 3an. Aurten, landuko duten gaia “Norberak bidea aurkitu eta zailtasu...
2012/2013 ikasturtearen aurkezpena egingo dute etzi Killirikupe Emakume Taldeko kideek, 18:00etan, udaletxeko areto nagusian.
Astebete beranduago, ikasturtea hasiko da: urriaren 3an. Aurten, landuko duten gaia “Norberak bidea aurkitu eta zailtasunak gainditzeko” izango da. Psikologoekin landuko dute.
Aurten bi talde osatu dituzte, euskarazkoa eta gaztelaniazkoa. Asteazkenetan gaztelaniazko taldearen saioa izango da (18:00etatik 19:30era), Karaez kalean HELTAk (Helduen Tailerrak) duen egoitzan. Ostegunetan, ordu berean, euskarazko taldearen saioa izango da, udaletxeko areto nagusian.