Jokalari bat gehiago eduki arren, etxean galdu du Real Unionek
Real Union futbol taldea Teruelen aurka lehiatu zen asteburuan, Stadium Galen izandako partidan. Txuri-beltzak ezin asmatu ibili ziren zelaian, eta Teruelek baino jokalari bat gehiago eduki arren, 0-1 galdu zuten Aragoiko taldearen kontra. Imanol Idiak...
Real Union futbol taldea Teruelen aurka lehiatu zen asteburuan, Stadium Galen izandako partidan. Txuri-beltzak ezin asmatu ibili ziren zelaian, eta Teruelek baino jokalari bat gehiago eduki arren, 0-1 galdu zuten Aragoiko taldearen kontra. Imanol Idiakez entrenatzaileak “dena oker” atera zela onartu zuen.
Horiek horrela, “erritmorik gabe” aritu zirela adierazi zuen Idiakezek. “Oso motel mugitu dugu baloia, ez dugu jakin kanpora bidaltzen. Ez gara zehatzak izan”, gaineratu zuen entrenatzaileak.
Asteburuko partida eta gero, sailkapen nagusiko 15. postuan kokatuta dago Union, bost punturekin. Hurrengo partida Nojaren aurka izango da, larunbatean, etxetik kanpo.
Berdinketa lortu du B taldeak
Ohorezko Mailako Real Union B taldeak 2-2koa lortu zuen Berio taldearen aurka, etxetik kanpo izandako partidan.
Hala, txuri-beltzen taldeko Madina jokalariak partidaren 2. minutuan sartu zuen lehen gola. Handik bi minutura gol batekin erantzun zuen Berioko taldeak eta 47. minutuan bigarrena sartu zuen talde donostiarrak. Hala ere, partidaren 94. minutuan berdinketa lortu zuen, berriz ere, Madinak.