Herriko lau ikastetxe erreformen kontra mobilizatuko dira gaur
Herriko lau ikastetxetako langileek, Koldo Mitxelena, Langaitz Ikastola, Beraun Berri eta Gamon, idatzi bat sinatu dute Espainiako Gobernuak hezkuntzan egindako erreformak direla eta. Bertan mobilizazioak egingo dituztela iragarri dute. Gaur, 17:00etan...
Herriko lau ikastetxetako langileek, Koldo Mitxelena, Langaitz Ikastola, Beraun Berri eta Gamon, idatzi bat sinatu dute Espainiako Gobernuak hezkuntzan egindako erreformak direla eta. Bertan mobilizazioak egingo dituztela iragarri dute. Gaur, 17:00etan, ikastetxe publikoetako lehen hezkuntzako langileek elkarretaratze zaratatsua egingo dute. Era berean, biharko greba orokorrean parte hartzeko deialdia egin dute.
Langileen arabera, murrizketek “langileen lan baldintzak okertzeaz gain, ikasleen etorkizuna larri kaltetzen dute, eta kalitatezko hezkuntza kolokan jarri”. Eta gaineratu dute: “Gure ustez zuen seme-alabak izango dira egoera hori ordainduko dutenak”.
Eskubide sozialak eta laboralak onartzea eta errespetatzea eskatu dute benetako hezkuntza eta heziketa bermatzeko.

