Herri dantzen ikastaroa antolatu du Ereintzak
Beste urte batez Ereintza dantza taldeak herri dantzen (mutxikoak, fandangoa…) ikastaroa antolatu du. Hori prestatzeko bilera egingo du etzi, 20:00etan, Juan Olazabal 23ko egoitzan. Bilerara joan ezin dutenek posta elektroniko bidez jarri beharko...
Beste urte batez Ereintza dantza taldeak herri dantzen (mutxikoak, fandangoa…) ikastaroa antolatu du. Hori prestatzeko bilera egingo du etzi, 20:00etan, Juan Olazabal 23ko egoitzan. Bilerara joan ezin dutenek posta elektroniko bidez jarri beharko dute harremanetan Ereintzarekin (ereintzaikastaroak[abildua]hotmail.com), izen-abizenak eta telefono zenbakia zehaztuz.