Heldu den astean hasiko dira klaseak Lilixi tailerran
Harresilanda kalean dagoen pintura eta eskulanetako Lilixi tailerrak datorren astean hasiko ditu ikasturte berriko klaseak. Euren Facebook orrian jakinarazi dutenez, azken egunak dira izena eman nahi dutenentzat. Haurrentzat eta nagusientzat ematen dit...
Harresilanda kalean dagoen pintura eta eskulanetako Lilixi tailerrak datorren astean hasiko ditu ikasturte berriko klaseak. Euren Facebook orrian jakinarazi dutenez, azken egunak dira izena eman nahi dutenentzat. Haurrentzat eta nagusientzat ematen dituzte klaseak. “Sei urtetatik aurrerako ikasleentzat prestatuta daude klaseak eta goizetan zein arratsaldetan ematen dira”, diote.
Besteak beste, pintura, marrazketa, dekorazio arteak eta eskulanak lantzen dituzte Lilixi tailerrean. Izena eman nahi duenak telefonoz egin dezake, 646 78 93 73 zenbakira deituz.