Bi taldeak ondo hasi dira
Leka Enea mahai tenis taldeko kideak 2012-2013 sasoiko Superdibisioko ligetan hasi dira lehian, eta emakumeen zein gizonen taldeak garaile izan dira asteburuan. Gizonen taldeari dagokionez, Caja de Burgos taldearen aurka lehiatu zen ostiralean, Hirubide ikastetxean izandako partidan. Zhang Sining, Zoltan Batorfi, Endika Diez, Iker Martinez eta Endika Gonzalez jokalariek osatu zuten talde irundarra eta 4-0 markagailuarekin, erraz irabazi zuten Gaztelakoen aurka. Horiek horrela, sailkapen orokorreko lehen postuan kokatu dira irundarrak. Heldu den asteburuan, Cordobako Cajasur taldearen aurka lehiatuko da Leka Enea, Andaluzian. Nesken taldea bestalde, Aviles talde asturiarraren aurka lehiatu zen larunbatean, etxetik kanpo. Irungo taldeak 1-4 irabazi zuen. Hurrengo partida Herrialde Katalanetako Suris Calella taldearen kontra izando dute, igandean Hirubide ikastetxean, 10:30etik aurrera.
Leka Enea mahai tenis taldeko kideak 2012-2013 sasoiko Superdibisioko ligetan hasi dira lehian, eta emakumeen zein gizonen taldeak garaile izan dira asteburuan. Gizonen taldeari dagokionez, Caja de Burgos taldearen aurka lehiatu zen ostiralean, Hirubide ikastetxean izandako partidan. Zhang Sining, Zoltan Batorfi, Endika Diez, Iker Martinez eta Endika Gonzalez jokalariek osatu zuten talde irundarra eta 4-0 markagailuarekin, erraz irabazi zuten Gaztelakoen aurka.
Horiek horrela, sailkapen orokorreko lehen postuan kokatu dira irundarrak. Heldu den asteburuan, Cordobako Cajasur taldearen aurka lehiatuko da Leka Enea, Andaluzian.
Nesken taldea bestalde, Aviles talde asturiarraren aurka lehiatu zen larunbatean, etxetik kanpo. Irungo taldeak 1-4 irabazi zuen. Hurrengo partida Herrialde Katalanetako Suris Calella taldearen kontra izando dute, igandean Hirubide ikastetxean, 10:30etik aurrera.