4.247 sinadura aurkeztu dituzte atez ateko bilketaren kontra
Pasaia Garbia plataformak atez ateko bilketaren kontrako 4.247 sinadura aurkeztu zituen atzo notaritzan. Udalean ordezkariak dituzten talde politiko guztiei kopia bana helarazteko eskatu dute, gainera. Pasaia Garbiak adierazi du jaso dituzten sinadurak...
Pasaia Garbia plataformak atez ateko bilketaren kontrako 4.247 sinadura aurkeztu zituen atzo notaritzan. Udalean ordezkariak dituzten talde politiko guztiei kopia bana helarazteko eskatu dute, gainera.
Pasaia Garbiak adierazi du jaso dituzten sinadurak Bilduren botoak baino 1.571 gehiago direla, eta Pasaiako Ezkerrarekin elkartuta baino 1.177 gehiago. “Bilduk atez atekoa programan ez zuela jaso kontuan hartuta, herritarrek ez zuten bozkatu programan ez zetorren ezer”, gaineratu du plataformak.
Alkateak herritarren nahia errespeta dezala eskatu dute, eta hitzordua galdegin diote.