Zirauki kalea itxiko dute lau astez, lanengatik
Iturriotzen Zirauki kaleko zati bat moztuta egongo da, atzo hasi eta lau astez, Bidezarra eta biribilgunearen arteko tartea, hain zuzen ere. Trafikoak Zuberoa jatetxetik sartu, eta Bidezarratik atera beharko du, norabide bakarrean. Orma etxean egin beh...
Iturriotzen Zirauki kaleko zati bat moztuta egongo da, atzo hasi eta lau astez, Bidezarra eta biribilgunearen arteko tartea, hain zuzen ere. Trafikoak Zuberoa jatetxetik sartu, eta Bidezarratik atera beharko du, norabide bakarrean. Orma etxean egin behar diren lan batzuek eragin dute trafiko aldaketa. Bizilagunei egoera barkatzeko eta ulertzeko eskatu die udalak.