Udal Euskaltegian izena emateko azken eguna ostirala da
Ostiralera arte luzatu dute Errenteriako Udal Euskaltegian izena emateko epea. Euskara ikasi edo ezagutza hobetzeko asmoa badu norbaitek edozein mailatan egin dezake matrikula, goizez zein arratsaldez. Ikastaroak astean hamar ordukoak dira. Izena emate...
Ostiralera arte luzatu dute Errenteriako Udal Euskaltegian izena emateko epea. Euskara ikasi edo ezagutza hobetzeko asmoa badu norbaitek edozein mailatan egin dezake matrikula, goizez zein arratsaldez. Ikastaroak astean hamar ordukoak dira.
Izena emateko udal euskaltegia 09:00etatik 13:00etara egongo da zabalik goizean, eta arratsaldean, berriz, 16:00etatik 18:00etara. Informazio gehiago 943 44 96 80 telefono zenbakian.

