Mobilizazioak ‘biziarteko zigorraren’ aurka
Herrirak antolatuta, elkarretaratzeak egin zuten larunbata eguerdian Irunen, 197/2006 doktrinaren kontra. Hamarnaka lagun bildu ziren Irunen, Urdanibia plazatik epaitegiraino egin zuten giza katean. Besteak beste, Gabriel Zabala irundarrak du ezarrita 197/2006 doktrina. Herriraren esanetan, neurri hori “bizi guztirako kartzela zigorra” da, “eta kalte fisiko, moral eta psikikoak sortzen ditu”. Herrirak kondena beteta duten preso guztien “berehalako kaleratzea” eskatu du, baita doktrina etetea ere.