Leka Eneako gizonen taldeak Europan jokatzen jarraituko du
Leka Enea mahai tenis klubeko taldeek 2012-2013 Ettu Cup Europako Ligako sailkapen partidak jokatu zituzten iragan asteburuan. Superdibisio Ligari hasiera eman ez dioten arren, Europarako txartela lortzen saiatu dira eta lehen aldiz, emakumeen eta gizonen taldeek jokatu dituzte sailkapen lehiak. Gizonen taldeak hurrengo partidarako txartela lortu du; emakumeen taldea, aldiz, kanporatua izan da. Domotekhnika talde ukraniarraren eta Carinthiawinds Villacher talde austriakoaren aurka aritu da Leka Eneako emakumeen taldea, Austrian. Bi kasutan, 3-0 galdu dute irundarreek. Klubaren arabera, “esperientzia oso garrantzitsua da, eta aurtengo taldea oso gaztea da, 17 eta 19 urte artekoa”. Leka Eneako gizonen taldea bestalde, hobeto aritu da kanporaketa partidetan. Hala, Austriako Sportklub Wien eta Hungriako Floratom taldeak hartu ditu etxean, eta 3-0 irabazi du bi kasuetan. Hurrengo lehia Txekiar Errepublikan izango dute, eta Bosniako, Israelgo eta bertako taldeen aurka lehiatuko dira, datorren urriaren 7an eta 8an. Superdibisio Liga Espainiako Superdibisio Liga heldu den asteburuan hasiko da. Hala, Leka Eneako gizonen taldea Zoltan Batorfi jokalari eta entrenatzailearen zuzendaritzapean ariko da. Lehen partidan Caja de Burgos taldearen aurka lehiatuko da, larunbatean, 19:30ean, Hirubiden. Era berean, emakumeen taldeak ere Superdibisio Liga hasiko du, eta Aviles taldearen kontra jokatu du larunbatean, Asturiasen (Espainia). Harrobia indartzen Leka Eneatik nabarmendu dutenez, ahalegin berezia [...]
Leka Enea mahai tenis klubeko taldeek 2012-2013 Ettu Cup Europako Ligako sailkapen partidak jokatu zituzten iragan asteburuan. Superdibisio Ligari hasiera eman ez dioten arren, Europarako txartela lortzen saiatu dira eta lehen aldiz, emakumeen eta gizonen taldeek jokatu dituzte sailkapen lehiak. Gizonen taldeak hurrengo partidarako txartela lortu du; emakumeen taldea, aldiz, kanporatua izan da.
Domotekhnika talde ukraniarraren eta Carinthiawinds Villacher talde austriakoaren aurka aritu da Leka Eneako emakumeen taldea, Austrian. Bi kasutan, 3-0 galdu dute irundarreek. Klubaren arabera, “esperientzia oso garrantzitsua da, eta aurtengo taldea oso gaztea da, 17 eta 19 urte artekoa”.
Leka Eneako gizonen taldea bestalde, hobeto aritu da kanporaketa partidetan. Hala, Austriako Sportklub Wien eta Hungriako Floratom taldeak hartu ditu etxean, eta 3-0 irabazi du bi kasuetan. Hurrengo lehia Txekiar Errepublikan izango dute, eta Bosniako, Israelgo eta bertako taldeen aurka lehiatuko dira, datorren urriaren 7an eta 8an.
Superdibisio Liga
Espainiako Superdibisio Liga heldu den asteburuan hasiko da. Hala, Leka Eneako gizonen taldea Zoltan Batorfi jokalari eta entrenatzailearen zuzendaritzapean ariko da. Lehen partidan Caja de Burgos taldearen aurka lehiatuko da, larunbatean, 19:30ean, Hirubiden. Era berean, emakumeen taldeak ere Superdibisio Liga hasiko du, eta Aviles taldearen kontra jokatu du larunbatean, Asturiasen (Espainia).
Harrobia indartzen
Leka Eneatik nabarmendu dutenez, ahalegin berezia egiten ari dira aurten azpiko kategorietan aritzen diren jokalariekin. Hala, Jon Zipitria, Endika Gonzalez, Iñaki Salaberria, Unai Loiarte edota Osertz Gonzalez jokalarien lana nabarmendu dute, eta Ohorezko Dibisioko eta Espainiako Bigarren Mailako taldeen oinarri izango direla adierazi dute Irungo klubetik.