Herriraren bilera, ostegunean
Oiartzungo herri bilguneak bilera deitu du etzirako. 19:30ean izango da, Manuel Lekuona Bibliotekan. Herritarrei agertzeko deia egin diete: "Oraindik preso eta iheslari politikoen eskubideak bermatzeko herrian lana egiten jarraitu behar dugu. Oiartzuar...
Oiartzungo herri bilguneak bilera deitu du etzirako. 19:30ean izango da, Manuel Lekuona Bibliotekan. Herritarrei agertzeko deia egin diete: "Oraindik preso eta iheslari politikoen eskubideak bermatzeko herrian lana egiten jarraitu behar dugu. Oiartzuar guztiok egin behar dugu zerbait egoera honekin amaitzeko eta hutsik dauden aulkiak betetzeko".