Egibar Irunen izan da
EAJren Gipuzkoa Buru Batzarreko (GBB) buru Joseba Egibarrek hitzaldia eman zuen herenegun San Juan plazan. Jeltzaleak ezker abertzaleari eman zion protagonismo osoa, eta “ahultasuna” egozteaz gain, “presoentzako gutxieneko planik” ez duela, eta “helburu bakarra EAJri irabaztea” dela nabarmendu zuen. Horrez gain, proiektu politikorik ez edukitzea leporatu zien ezker abertzalekoei: “Iparra galduta daukate, herri eredurik gabe”. EAJk 1977an hartutako bide “demokratikoa” goraipatu zuen Egibarrek, eta ezker abertzalearen “masa borroka, borroka instituzional eta borroka armatuaren konbinazioa” kritikatu zituen.