Betirako udaletxean
Ostegunean Errepublikako azken Udalbatza omendu zuten udaletxean. Ekitaldi jendetsua izan zen, eta orduko zinegotzien senitartekoek parte hartu zuten. Omenaldiaren lehen zatian, Udalbatza hori oroitzeko plaka ageriarazi zuten —areto nagusiaren ataria...
Ostegunean Errepublikako azken Udalbatza omendu zuten udaletxean. Ekitaldi jendetsua izan zen, eta orduko zinegotzien senitartekoek parte hartu zuten. Omenaldiaren lehen zatian, Udalbatza hori oroitzeko plaka ageriarazi zuten —areto nagusiaren atarian dago—, Miren Mendarte Serapio Mendarte zinegotziaren alabak eta Julen Mendoza alkateak. Bigarren zatian, Mikel Zabaleta historialariak testuinguru historikoa gogorarazi zuen, eta ekitaldia Mendarteren eta Mendozaren hitzekin bukatu zen, txalo artean.

