Aukera badago oraindik Errenteria Musikalen izena emateko
Errenteria Musikal musika eta dantza eskolan izena emateko aukera badago oraindik. Eskolatik jakinarazi dutenez, oraindik badago lekua musika eta dantzako hainbat espezialitatetan. Baldintza bakarra bete behar da: musikan 4 urtetik gora edukitzea, eta ...
Errenteria Musikal musika eta dantza eskolan izena emateko aukera badago oraindik. Eskolatik jakinarazi dutenez, oraindik badago lekua musika eta dantzako hainbat espezialitatetan. Baldintza bakarra bete behar da: musikan 4 urtetik gora edukitzea, eta dantzan 6 urtetik gora.
Bestalde, aurten eskolak berritasun nagusi batekin datoz: txalaparta ikastaroa. Dagoeneko izena eman daiteke, baina hiru egunetan bukatuko da epea: etzi izango da azken eguna. Horretarako musika eta dantza eskolako bulegotik pasatu behar dute interesdunek astelehen, asteazken eta ostiraletan 07:00etatik 14:30era, eta astearte eta ostegunetan 07:00etatik 17:30era.
Urriaren 2an hasiko dira eskolak, abenduaren 18ra arte. 12 orduko iraupena izango du ikastaroak. Informazio gehiago lortu nahi izanez gero, 943 44 96 33 telefono zenbakira dei daiteke.

