Marmitako txapelketa, muxikoak eta haurrentzako tailerrak nagusi jaietako hirugarren egunean
Marmitako txapelketa, muxikoak eta haurrentzako tailerrak nagusi jaietako hirugarren egunean
Santakrutzen hirugarren egunean marmitako txapelketa, muxikoak eta haurrentzako tailer eta jokuak izango dira nagusi. 10:00etan puntuan hasi dira dultzaineroak bazterrak esnatzen eta ordu erdi beranduago Lopene plazan birziklatutako produktuekin tailerrake ta jolasak abiatu dituzte haurrentzat. 11:00etan berriz, amantalak jantzi eta lanean fin hasi dira Karlos Saldise plazan Marmitako txapelketan parte hartu duten hamabi bikoteak, (zortzi lezoar, hiru irundar eta errenteriar bat). Txapelketa 14:30erako amaitu eta 300 lagun bilduko dira orduan bazkaltzeko. Musika ez da faltako, Trikisound taldearen emanaldia izango baitute. Lezoko Dantzazaleak taldearen eskutik, berriz, 12:00etan hasi da III. Muxiko Eguna Saldise plazatik abiatuta. Hitzordua ordubete lehenago egina zuten, hamaiketako ederra prestatu baitute bertan. Zabarrek eta Oroitzenek ere z dute gaurkoan kale egin nahi izan eta Bekoerrotako kiroldegitik abiatuta, kalejira polita egin dute txistulariek eta hamarnaka haur eta gurasok lagunduta.
Gaurko argazkiak hemen ikus ditzakezu.














