Irungo Mitxelenatarren marmitakoa izan da onena
Irungo Mitxelenatarren marmitakoa izan da onena
Ixkulin elkarteak eta Aiton Bordak antolatutako Marmitako Txapelketaren lehenengo saria, Irungo Mitxelenatarrek, aita alabak, eskuratu dute. Bigarren eta hirugarren sariak berriz, Ixkulinen gelditu dira. Sari banaketa amaituta, bazkaltzeko garaia dute orain Karlos Saldise plazan elkartu diren 300 lagunek. Marmitakoaz gain, sahieski errea izango dute menuan.
Joan den urteko txapelketan, Errenteria-Oreretako Makazagak eskuratu zuen lehen postua. Aurten ere parte hartu du, baina ezin izan du saria etxera eraman. Marmitakoa ona lortzeko sekreturik ez dagoela azaldu du txapelketa hasteko unean Makazagak.