“Zabor turismoaz” ohartarazi du Errenteriako PSE-EEk
Errenteria-Oreretak “zabor turismo” gehiago izango duela iritzi dio Errenteriako PSE-EEk Lezon eta Pasaian atez ateko sistema jartzen dutenean. Horren aurrean, neurriak hartzeko eskatu dio Jose Angel Rodriguez PSE-EEko bozeramaileak. Dagoen...
Errenteria-Oreretak “zabor turismo” gehiago izango duela iritzi dio Errenteriako PSE-EEk Lezon eta Pasaian atez ateko sistema jartzen dutenean. Horren aurrean, neurriak hartzeko eskatu dio Jose Angel Rodriguez PSE-EEko bozeramaileak.
Dagoeneko sistema horrek herria “kaltetzen” duela adierazi du PSE-EEk, “Oiartzunen atez ateko sistema erabiltzeak hango bizilagunek zaborra gure herrian uztea ekarri duelako”. Batik bat Lartzabal eta Fanderiako bizilagunek pairatzen dutela esan du, eta hori erakusten duten “salaketak, argazkiak eta bideoak” badirela.
Horrek, era berean, “kalte funtzional eta ekonomikoak” ekarriko dituela adierazi du, eta horrek tasen igoera ekarriko duela errenteriarrentzat.