Sute batek bi solairuko etxea suntsitu du Trintxerpeko Azkuenen
Sute batek bi solairuko etxebizitza bat suntsitu zuen atzo goizaldean Trintxerpen. Bostak inguruan izan zen, Azkuene kaleko 64. zenbakian. Sutearen momentuan hiru lagun zeuden barruan, baina kalterik gabe utzi ahal izan zuten eraikina. Jatorri ezezagun...
Sute batek bi solairuko etxebizitza bat suntsitu zuen atzo goizaldean Trintxerpen. Bostak inguruan izan zen, Azkuene kaleko 64. zenbakian.
Sutearen momentuan hiru lagun zeuden barruan, baina kalterik gabe utzi ahal izan zuten eraikina. Jatorri ezezaguna duten garren ondorioz, eraikina ezingo da berriro erabili.