Silken ostalaritza kateak eraikiko du San Juan plazako lau izarretako hotela
Asteazkenean uztaileko ohiko osoko bilkura egin zuten, eta San Juan plazan lau izarreko hotela egiteko erabakia hartu zuten aho batez. Silken kateak eraikiko du, eta 60 urtez kudeatuko du; urtero 31.000 euro jasoko ditu udalak, eta beste 25.000 obragatik —berez 400.000 euroko zerga zegokion, baina atzoko udal batzarrean zergaren %95a barkatzea onartu zuten—. Gehienez hiru urteko epea izango dute establezimendua eraikitzeko, eta San Juan plazaren ordenamendu berria bukatzeko balioko du. Lau izarreko hotela izango da, 71 logela izango dituena, hiru solairuetan banatuta. Beheko solairuan kafetegia izango du, eta, azken solairuan, beste kafetegi bat eta ekitaldietarako aretoa. Eraikinak bi sarrera izango ditu, hoteleko zerbitzuetarako bat, eta laugarren pisuko kafetegira joateko igogailuetara sartzeko beste bat.
Asteazkenean uztaileko ohiko osoko bilkura egin zuten, eta San Juan plazan lau izarreko hotela egiteko erabakia hartu zuten aho batez. Silken kateak eraikiko du, eta 60 urtez kudeatuko du; urtero 31.000 euro jasoko ditu udalak, eta beste 25.000 obragatik
—berez 400.000 euroko zerga zegokion, baina atzoko udal batzarrean zergaren %95a barkatzea onartu zuten—. Gehienez hiru urteko epea izango dute establezimendua eraikitzeko, eta San Juan plazaren ordenamendu berria bukatzeko balioko du.
Lau izarreko hotela izango da, 71 logela izango dituena, hiru solairuetan banatuta. Beheko solairuan kafetegia izango du, eta, azken solairuan, beste kafetegi bat eta ekitaldietarako aretoa. Eraikinak bi sarrera izango ditu, hoteleko zerbitzuetarako bat, eta laugarren pisuko kafetegira joateko igogailuetara sartzeko beste bat.