Murrizketen kontrako protesta egin dute San Juan plazan
LAB sindikatuak deituta, Espainiako Gobernuak hartutako azken erabaki ekonomikoen aurkako elkarretaratzea egin zuten atzo eguerdian, San Juan plazan. Langile eta zerbitzu publikoen aurkako erasorik ez! Burujabetza politiko eta ekonomikoa goiburuko pank...
LAB sindikatuak deituta, Espainiako Gobernuak hartutako azken erabaki ekonomikoen aurkako elkarretaratzea egin zuten atzo eguerdian, San Juan plazan. Langile eta zerbitzu publikoen aurkako erasorik ez! Burujabetza politiko eta ekonomikoa goiburuko pankartaren atzean hamarnaka langile batu ziren protesta ekitaldira. Mobilizazioekin jarraituko dutela jakinarazi zuten bildutakoek.