Lehen sektorea indartzeko lantalde baten sorrera onartu du Udalbatzak
Hondarribiko Udalbatzak asteazkeneko ezohiko bilkuran aho batez onartu zuen lehen sektorearekin zerikusia duen batzorde edo talde bat sortzea. Lehen sektorearekin harremana duten gaiak landuko dituzte: Damarri plazan egiten duten azoka, Jaizkibel mendia (mendi bideak, auzo bideak, herri lurrak…) eta arrantza. Oposizioko talde guztiek eskatu zuten udalbatzarra egitea, eta gaiaren gaineko mozioa aurkeztu zuten. Mahaia gutxienez hilabetean behin biltzea onartu dute. Bertara, gobernu taldeak, oposizioak eta herritarrek proposamenak eraman ahal izango dituzte. Lehen sektorearen garrantzia Damarri plazako baserritaren azokari garrantzia eman nahi diote, besteak beste. Asteazken goizetan Damarri plazan duela bi urte egiten hasi ziren azoka: orain larunbat goizetan ere egiten dute, udan. Duela zenbait urte azoka egiteko saiakerak egin eta aurrera atera ez ziren arren, Hondarribiko 11 ekoizle inguruk parte hartzen dute asteazken goizetan egiten duten baserritarren azokan. Bertako produktuak ezagutaraztea eta baserritarrei salmenta erraztea da helburua. Erabakietan parte hartu Hondarribiko Bilduko kideen arabera, alkateak asteazkeneko udalbatzarrean onartu zuen lehen sektorea sustatzeko lanari ez zaiola «behar den zabalkundea» eman. Hala, Bilduko kideek nabarmendu dute osoko bilkura eskatzearen arrazoiak gai horrekiko dituzten «kezka eta ezinegona» direla: «Lehen sektorea gure herrian indartsu izatetik, gero eta garrantzia gutxiago edukitzera pasatu da, eta azaldu dugu gobernu taldeak ez ote duen behar baino indar gutxiago [...]
Hondarribiko Udalbatzak asteazkeneko ezohiko bilkuran aho batez onartu zuen lehen sektorearekin zerikusia duen batzorde edo talde bat sortzea. Lehen sektorearekin harremana duten gaiak landuko dituzte: Damarri plazan egiten duten azoka, Jaizkibel mendia (mendi bideak, auzo bideak, herri lurrak…) eta arrantza. Oposizioko talde guztiek eskatu zuten udalbatzarra egitea, eta gaiaren gaineko mozioa aurkeztu zuten.
Mahaia gutxienez hilabetean behin biltzea onartu dute. Bertara, gobernu taldeak, oposizioak eta herritarrek proposamenak eraman ahal izango dituzte.
Lehen sektorearen garrantzia
Damarri plazako baserritaren azokari garrantzia eman nahi diote, besteak beste. Asteazken goizetan Damarri plazan duela bi urte egiten hasi ziren azoka: orain larunbat goizetan ere egiten dute, udan. Duela zenbait urte azoka egiteko saiakerak egin eta aurrera atera ez ziren arren, Hondarribiko 11 ekoizle inguruk parte hartzen dute asteazken goizetan egiten duten baserritarren azokan. Bertako produktuak ezagutaraztea eta baserritarrei salmenta erraztea da helburua.
Erabakietan parte hartu
Hondarribiko Bilduko kideen arabera, alkateak asteazkeneko udalbatzarrean onartu zuen lehen sektorea sustatzeko lanari ez zaiola «behar den zabalkundea» eman. Hala, Bilduko kideek nabarmendu dute osoko bilkura eskatzearen arrazoiak gai horrekiko dituzten «kezka eta ezinegona» direla: «Lehen sektorea gure herrian indartsu izatetik, gero eta garrantzia gutxiago edukitzera pasatu da, eta azaldu dugu gobernu taldeak ez ote duen behar baino indar gutxiago jarri gaian».
Ibai Labaien buru duen koalizioko kideen arabera, orain arte ez dute jaso «inolako informaziorik» azokaren, Jaizkibelen, baserri bideen eta bestelakoen gainean: «Baina ez dugu bakarrik informazioa eskatzen, erabakietan ere parte izan nahi dugu».