Laikotasunari buruzko mozioari ezetz esateko argudioak eman ditu EAJk
Herenegungo udalbatzarrean, Bilduk laikotasunari buruz aurkeztutako mozioaren kontra bozkatu zuen EAJk. Erabaki hori argudiatu du, honako testuarekin: “Bilduk aurkeztutako mozioak, xanistebanetako mezetara udala ez joatea aldarrikatzen du printzipio demokratikoak bermatzeko argudioarekin. Oiartzungo Eusko Alderdi Jeltzalearen ustez, meza horretan Udalaren presentziak ez ditu inolako prinzipio demokratikoak austen eta herriak mendeetan zehar bereganatu duen tradizio batetan oinarritzen da. Eusko Alderdi Jeltzalea, inolako erlijiorekin loturarik ez duenez, esparru zibil eta erlijiosoen arteko bereizketa argi baten aldekoa da eta udal korporazioa mezetara ez joatearekin ados dago. Guzti hau esanik, Bilduren mozioari ausardia falta eta zurikeria sobera zaiola deritzogu. Ausardia falta zaio, udalaren presentziarekin bukatu behar bada, erabat egin behar da eta ez esan ez doala eta aldi berean ordezkaritza bat joatea proposatu, hain errotua dagoen tradizio bat austearekin ados egongo ez diren herritar askorekin ondo gelditzeko. Mozio honi zurikeria soberan dario, ordezkaritza baten presentzia bertaratzeko gonbidapen batekin betetzea suposatzen duelako. Jakin ahal izan dugunez eliz gida batzordeak ez du ez aurten eta ez azken urteetan udala gonbidatu Xanistebanetako meza nagusira. Beraz argudioa gezurrezkoa da. Ondorioz Oiartzungo Eusko Alderdi Jeltzaleak ezezkoa eman zion mozioari, argi utziz udala meza nagusira ez joatearekin ados egonik, erdi pareko irtenbiderik ez duela onartzen, bereziki irtenbide hori gezur batetan oinarriturik [...]
Herenegungo udalbatzarrean, Bilduk laikotasunari buruz aurkeztutako mozioaren kontra bozkatu zuen EAJk. Erabaki hori argudiatu du, honako testuarekin:
“Bilduk aurkeztutako mozioak, xanistebanetako mezetara udala ez joatea aldarrikatzen du printzipio demokratikoak bermatzeko argudioarekin. Oiartzungo Eusko Alderdi Jeltzalearen ustez, meza horretan Udalaren presentziak ez ditu inolako prinzipio demokratikoak austen eta herriak mendeetan zehar bereganatu duen tradizio batetan oinarritzen da. Eusko Alderdi Jeltzalea, inolako erlijiorekin loturarik ez duenez, esparru zibil eta erlijiosoen arteko bereizketa argi baten aldekoa da eta udal korporazioa mezetara ez joatearekin ados dago. Guzti hau esanik, Bilduren mozioari ausardia falta eta zurikeria sobera zaiola deritzogu. Ausardia falta zaio, udalaren presentziarekin bukatu behar bada, erabat egin behar da eta ez esan ez doala eta aldi berean ordezkaritza bat joatea proposatu, hain errotua dagoen tradizio bat austearekin ados egongo ez diren herritar askorekin ondo gelditzeko. Mozio honi zurikeria soberan dario, ordezkaritza baten presentzia bertaratzeko gonbidapen batekin betetzea suposatzen duelako. Jakin ahal izan dugunez eliz gida batzordeak ez du ez aurten eta ez azken urteetan udala gonbidatu Xanistebanetako meza nagusira. Beraz argudioa gezurrezkoa da. Ondorioz Oiartzungo Eusko Alderdi Jeltzaleak ezezkoa eman zion mozioari, argi utziz udala meza nagusira ez joatearekin ados egonik, erdi pareko irtenbiderik ez duela onartzen, bereziki irtenbide hori gezur batetan oinarriturik dagoelako.