Garbigunea arratsaldez itxita, abuztuan
Talaiako garbigunea arratsaldez itxita egongo da abuztuan. Astelehenetik larunbatera 10:00etatik 13:00etara egongo da irekita. San Markoseko Mankomunitateko garbigune guztiak itxiko dituzte arratsaldez udan, Donostiako Garberakoa izan ezik. Beraz, arra...
Talaiako garbigunea arratsaldez itxita egongo da abuztuan. Astelehenetik larunbatera 10:00etatik 13:00etara egongo da irekita.
San Markoseko Mankomunitateko garbigune guztiak itxiko dituzte arratsaldez udan, Donostiako Garberakoa izan ezik. Beraz, arratsaldez hondakin handi edo bereziak utzi nahi dituenak, Garberako garbigunea erabil dezake.
Horrez gain, abuztuaren 9an eta 16an ez da tamaina handiko hondakinen etxez etxeko bilketarik izango, bilketaz arduratzen diren Arraztalo elkarteko langileen oporraldia dela eta.