Galtzarabordako Udal Kiroldegian geldialdi teknikoa egingo dute
Osasun araudia betetzeko eta garbiketa eta mantenu lanak direla eta, Galtzarabordako Udal Kiroldegia itxita egongo da uztailaren 31tik abuztuaren 15a bitartean, biak barne. Epe horretan Galtzarabordako bi igerilekuak erabat hustuko dituztela eta garbit...
Osasun araudia betetzeko eta garbiketa eta mantenu lanak direla eta, Galtzarabordako Udal Kiroldegia itxita egongo da uztailaren 31tik abuztuaren 15a bitartean, biak barne.
Epe horretan Galtzarabordako bi igerilekuak erabat hustuko dituztela eta garbitu ere egingo dituztela azaldu dute kirol patronatuko arduradunek. Horrekin batera, kiroldegiko eraikina fumigatu eta legionellari aurrea hartzeko lanak ere egingo dituztela jakinarazi du, bestalde, kirol patronatuak.
Fanderia eta Kaputxinoak
Urtero egiten dute udal kiroldegiko geldialdi teknikoa halako lanak burutzeko. Lan horiek irauten duten bitartean, berriz, joan den hilabetean inauguratu zituzten Kaputxinoetako estali gabeko igerilekuak, zein Fanderiako igerilekuak ohiko ordutegian irekita egongo direla gaineratu dute kirol patronatuko arduradunek. Azken horiek, igerileku eta muskulazio aretoko zerbitzuak ere eskainiko dituzte.
Udal Kirol Patronatuko bazkideentzako Kaputxinoetako zein Fanderiako igerilekuetarako sarrera irekia dela gogorarazi dute.