EAJk eta Bilduk bestelako politikak eskatu dituzte
Asteazkeneko osoko bilkuran Pinarreko lurrazpiko aparkalekuko jabetza pribatizatzeko aukera onartu zuten, PSE-EE eta PPren bozkekin. Aparkalekuaren jabetza udalarena da, baina hartutako erabakiarekin, IRUNVIk esku pribatuei sal diezaioke. Erakunde publikoak prestaturiko txostenean dio aparkalekuen salmentarekin, egindako inbertsioaren zati bat berreskuratu eta auzoko aparkaleku defizita oreka daitekeela, baina EAJk salatu du IRUNVIren bileretan beste alternatiba batzuk aipatu izan zirenala, “udalak jabegoari uko egin gabe”. Horien artean, “25 urteko kontzesioak egitea” aztertu izan dute, eta horren alde agertu da Xabier Iridoy jeltzalea: “Ez gaude salmentaren aurka, baina lehenago beste kontzesio aukera batzuk aztertu behar dira, eta horiekin emaitzarik lortu ezean, salgai jarri”. Jeltzaleek ez dute uste egungo egoeran salmentak arrakasta izan dezakeenik. “Aparkatzeko leku baten prezioa 18.600 eurokoa da —BEZ gabe—, eta 25 urteko kontzesioarena 6.200 eurokoa litzateke”, argitu zuen. Bildu koalizioa Pinarreko aparkalekuak saltzearen kontra agertu da, “besteak beste, udalak ondarea galduko lukeelako”. Oinatz Mitxelena koalizioaren bozeramaileak alokairu eta kontzesio beste formulak erabiltzea galdegin du eta udal gobernuari galdetu dio “zer dela eta dioten kudeaketa publikoari beldurra”. “Eskuinera jo dute” Pinarreko aparkalekuaren salmentarekin bezala, beste arlo batzuetan udal gobernuak “eskuinera egin” duela uste du Mitxelenak: “Proposamen gehienak onartzeko sozialistak eta PP ados jartzen dira, eskuineko politikak egiteko”. Zentzu horretan, Bilduk ordenantzen igoeraren [...]
Asteazkeneko osoko bilkuran Pinarreko lurrazpiko aparkalekuko jabetza pribatizatzeko aukera onartu zuten, PSE-EE eta PPren bozkekin. Aparkalekuaren jabetza udalarena da, baina hartutako erabakiarekin, IRUNVIk esku pribatuei sal diezaioke. Erakunde publikoak prestaturiko txostenean dio aparkalekuen salmentarekin, egindako inbertsioaren zati bat berreskuratu eta auzoko aparkaleku defizita oreka daitekeela, baina EAJk salatu du IRUNVIren bileretan beste alternatiba batzuk aipatu izan zirenala, “udalak jabegoari uko egin gabe”.
Horien artean, “25 urteko kontzesioak egitea” aztertu izan dute, eta horren alde agertu da Xabier Iridoy jeltzalea: “Ez gaude salmentaren aurka, baina lehenago beste kontzesio aukera batzuk aztertu behar dira, eta horiekin emaitzarik lortu ezean, salgai jarri”. Jeltzaleek ez dute uste egungo egoeran salmentak arrakasta izan dezakeenik. “Aparkatzeko leku baten prezioa 18.600 eurokoa da —BEZ gabe—, eta 25 urteko kontzesioarena 6.200 eurokoa litzateke”, argitu zuen.
Bildu koalizioa Pinarreko aparkalekuak saltzearen kontra agertu da, “besteak beste, udalak ondarea galduko lukeelako”. Oinatz Mitxelena koalizioaren bozeramaileak alokairu eta kontzesio beste formulak erabiltzea galdegin du eta udal gobernuari galdetu dio “zer dela eta dioten kudeaketa publikoari beldurra”.
“Eskuinera jo dute”
Pinarreko aparkalekuaren salmentarekin bezala, beste arlo batzuetan udal gobernuak “eskuinera egin” duela uste du Mitxelenak: “Proposamen gehienak onartzeko sozialistak eta PP ados jartzen dira, eskuineko politikak egiteko”. Zentzu horretan, Bilduk ordenantzen igoeraren kontra bozkatu zuen: “Gu prest gaude ordenantzen igoera lantzeko, baina ezin dira zerbitzu guztiak zaku berean sartu”. Bilduk uste du onartutako ordenantza berriekin zenbait zerbitzu desagertuko direla, “herritarren partetik gutxieneko finantziazio bat behartzen dutelako”.
Irailean landu beharreko aurrekontuei begira “eskua luzatu” zion Mitxelenak udal gobernuari, “ezkerrera” egiteko. “Herritarrak, beraiek sortu ez duten krisia pairatzen ari dira. Diagnosi zehatz bat egin behar da soluzioak zeintzuk diren jakiteko, herritarrek behar dituzten politikak egiteko, ezkerreko politikak”, gehitu zuen Mitxelenak.
Iridoy jeltzaleak ere 2013ko aurrekontuetan aldaketak behar direla uste du: “Ezin zaizkie hiritarrei esfortzuak eskatu eta ezer ez aldatu. Aurrekontuetan beharrezkoak ez diren gastu batzuk daude, eta horiek murriztu daitezke”. EAJren udal taldearentzat, aurrekontuak “hasieratik” denen artean prestatu behar dira. “Ez da nahikoa izango gobernuak aurkeztutako zirriborro baten gainean eztabaidatzea, zirriborro hori denen artean landu behar da, hasieratik”, iritzi du Iridoyk.