150 lagun bildu dira Fanderian pala eta esku pilotako finalak ikusteko
Pilotak jende ugari erakarri du Fanderiako frontoira madalenetan. Igandean, Madalen Egunean, XVIII. Zuloaga Oroitaldiko finalak jokatu zituzten; astelehenean, Aritz Lasa-Merino I eta Ezkurdia-Peñagarikanoren partida zein Irujo-Barriola eta Xala-Merino IIena ikusteko aukera izan zen, eta azkenik, asteazkenean, XIX. Joakin Etxeberria Pala Oroitaldiko finalak izan ziren. Profesionalen partidetan leporaino bete zen frontoia, eta gainontzekoetan 150 lagun inguru izan zirela jakinarazi du EPLEk, Fanderiako ekitaldien antolatzaileak. Zuloaga oroitaldian, Gazte Mailan, Ugalde eta Imaz izan ziren garaile; promesetan, Etxaniz eta Aizpuru, eta afizionatuetan Ojuel eta Altuna. Pala oroitaldian, berriz, Begiristain eta Sarasola izan ziren txapeldun pala motzean, eta Arozena eta Ruben pala motzeko Elite Mailan. Partiden emaitzak XVIII. Zuloaga Oroitaldia Gazteak: Ugalde Imaz / Labaka-Iruretagoiena 22- 14 Promesak: Sukia-Rezusta / Etxaniz-Aizpuru 22-17 Afizionatuak: Ojuel-Altuna / Artola-Telletxea 22-17 XIX. Joakin Etxeberria Pala Oroitaldia Pala motza: Begiristain-Sarasola / Luzuriaga-Soraluze 40-24 Pala motza (Elite Maila): Arozena-Ruben / Richard-Beldarrain 40-36


Pilotak jende ugari erakarri du Fanderiako frontoira madalenetan. Igandean, Madalen Egunean, XVIII. Zuloaga Oroitaldiko finalak jokatu zituzten; astelehenean, Aritz Lasa-Merino I eta Ezkurdia-Peñagarikanoren partida zein Irujo-Barriola eta Xala-Merino IIena ikusteko aukera izan zen, eta azkenik, asteazkenean, XIX. Joakin Etxeberria Pala Oroitaldiko finalak izan ziren.
Profesionalen partidetan leporaino bete zen frontoia, eta gainontzekoetan 150 lagun inguru izan zirela jakinarazi du EPLEk, Fanderiako ekitaldien antolatzaileak.
Zuloaga oroitaldian, Gazte Mailan, Ugalde eta Imaz izan ziren garaile; promesetan, Etxaniz eta Aizpuru, eta afizionatuetan Ojuel eta Altuna. Pala oroitaldian, berriz, Begiristain eta Sarasola izan ziren txapeldun pala motzean, eta Arozena eta Ruben pala motzeko Elite Mailan.
Partiden emaitzak
XVIII. Zuloaga Oroitaldia
- Gazteak: Ugalde Imaz / Labaka-Iruretagoiena 22- 14
- Promesak: Sukia-Rezusta / Etxaniz-Aizpuru 22-17
- Afizionatuak: Ojuel-Altuna / Artola-Telletxea 22-17
XIX. Joakin Etxeberria Pala Oroitaldia
- Pala motza: Begiristain-Sarasola / Luzuriaga-Soraluze 40-24
- Pala motza (Elite Maila): Arozena-Ruben / Richard-Beldarrain 40-36