Xanistebanetan, hondakinen bilketa ordutegi ezberdina Elizalden
Xanistebanak direla eta, Elizalde auzoko zenbait kaletan hondakinen atez ateko bilketaren ordutegia aldatu egingo da abuztuaren 2tik 7a bitartean. Honela, dagokion egunaren arabera hondakinak gauez bildu beharrean, goizez egingo dute bilketa. Hondakina...
Xanistebanak direla eta, Elizalde auzoko zenbait kaletan hondakinen atez ateko bilketaren ordutegia aldatu egingo da abuztuaren 2tik 7a bitartean. Honela, dagokion egunaren arabera hondakinak gauez bildu beharrean, goizez egingo dute bilketa.
Hondakinak ateratzeko ordutegia 08:00etatik 09:00etara izango da honako kale eta plaza hauetan: Doneztebe plaza; Mendiburu kalea; Donibane kalea; Aialde kalea; Kontzejupe plaza; Kontzejuerreka kalea; Kaskazuri plaza; Rafael Pikabea etorbidea (1, 3, 5, 7 eta 10 zenbakiei dagokie); Putxutxoerreka kalea; Landetxe plaza eta Euskal Herria plaza.

