Pintxo txapelketa profesionalaz gain, hiriko txapelketa ere egingo dute
Euskadi Dastatu VII. Pintxo Txapelketa Hondarribian egingo dute urriaren 15etik 17ra, Hondarribiko Ostalaritza Elkarteak antolatuta. Euskal Herriko sukaldaririk onenek parte hartuko dute. Bi egun lehenago, baina, Euskadi Dastatu I. Herri Pintxo Txapelketa egingo dute. Lehiaketako oinarrien arabera pintxoak «bi edo hiru hozkadetan jaten diren gastronomia lanak dira, eta ez dira jatetxeetako plater erdiak onartuko». Gainera, lehiatuko diren proposamenen kostua bi eurokoa izango da gehienez, eta asko jota hiru euroan salduko dituzte. Ildo horretan, Tapasypintxos.com webgunea ere zabaldu dutela jakinarazi du ostalarien elkarteak. Bertan, sukaldari eta tabernek proposamenak sustatzeko aukera izango dute. Zuzenean Itsas Etxean Txapelketa Itsas Etxeko auditorioan egingo dute eta bertan, sukaldariek pintxoak zuzenean egingo dituzte. Euskal Herriko ostalaritzako establezimenduek parte hartu ahal izango dute, baldin eta taberna badute, eta pintxoak eskaintzen badituzte. Parte hartzaileek pintxo bakarra aurkeztuko dute. Txapelketan parte hartzeko izena emateko epea urriaren 3ra arte ireki dute, eta doan da. Parte hartzaile guztiek Hondarribiko hotel batean gau bat izango dute doan, eta elkartasun afari bat egingo dute guztiekin. Izen-emateak noticias@campeonatodepintxos.com-era bidali behar dira. Txapelketako sarietako batzuk dirutan emango dituzte, eta gainera, epaimahaiak, hala iruditzen bazaio, txapelketara aurkeztu direnen artean, sarituak izan ez arren, aipatzekoak diren ezaugarriak dituzten sormen lanen arabera aipamen berezia egingo du. Pintxoen liburua [...]
Euskadi Dastatu VII. Pintxo Txapelketa Hondarribian egingo dute urriaren 15etik 17ra, Hondarribiko Ostalaritza Elkarteak antolatuta. Euskal Herriko sukaldaririk onenek parte hartuko dute. Bi egun lehenago, baina, Euskadi Dastatu I. Herri Pintxo Txapelketa egingo dute.
Lehiaketako oinarrien arabera pintxoak «bi edo hiru hozkadetan jaten diren gastronomia lanak dira, eta ez dira jatetxeetako plater erdiak onartuko». Gainera, lehiatuko diren proposamenen kostua bi eurokoa izango da gehienez, eta asko jota hiru euroan salduko dituzte. Ildo horretan, Tapasypintxos.com webgunea ere zabaldu dutela jakinarazi du ostalarien elkarteak. Bertan, sukaldari eta tabernek proposamenak sustatzeko aukera izango dute.
Zuzenean Itsas Etxean
Txapelketa Itsas Etxeko auditorioan egingo dute eta bertan, sukaldariek pintxoak zuzenean egingo dituzte. Euskal Herriko ostalaritzako establezimenduek parte hartu ahal izango dute, baldin eta taberna badute, eta pintxoak eskaintzen badituzte. Parte hartzaileek pintxo bakarra aurkeztuko dute. Txapelketan parte hartzeko izena emateko epea urriaren 3ra arte ireki dute, eta doan da. Parte hartzaile guztiek Hondarribiko hotel batean gau bat izango dute doan, eta elkartasun afari bat egingo dute guztiekin. Izen-emateak noticias@campeonatodepintxos.com-era bidali behar dira.
Txapelketako sarietako batzuk dirutan emango dituzte, eta gainera, epaimahaiak, hala iruditzen bazaio, txapelketara aurkeztu direnen artean, sarituak izan ez arren, aipatzekoak diren ezaugarriak dituzten sormen lanen arabera aipamen berezia egingo du.
Pintxoen liburua
Hondarribiko Ostalaritza Elkarteak seigarren txapelketari buruzko liburua argitaratuko du; bertan, pintxoen argazkiak eta errezetak, sortzaileen argazkiak, eta pintxoak dastatu ahal izango diren establezimenduen informazioa emango dute. Parte hartzaile guztiek liburuaren ale bat jasoko dute.


