Kabia Topaketak egingo dituzte etzi Kabia espazio kreaktiboan
Kabia Topaketak egingo dituzte etzi Kabia espazio kreaktiboan
Kabia Topaketak egingo dituzte etzirako Kabia espazio kreaktiboan, Barandiaran plazan. Egitarau zabala antolatu dute horretarako goizean hasi eta arratsaldeko zortziak arte. Besteak beste Aaarraun ekimenaren barruan auzolan artistikoa, bazkaria eta Teknofobiaren aurkako tailerra antolatu dituzte. Halaber, Hormachic ekimenaren barruan, Mikel Laboaren omenez egindako murala aurkeztuko du Ibai Maritxalarrek.
Egitaraua:
- 11:00: Aaarraun ekimenaren barruan auzolan artistikoa.
- 14:00: Bazkaria lanean aritu diren guztiekin.
- 18:30: Teknofobiaren aurkako tailerra.
- 19:30: Hormachic. Ibai maritxalar artistak Mikel Laboaren omenezko murala aurkeztuko du.
- 20:00: Musika eta dantza.

