Iturriozko santioak
Iturriozko jaiak, santioak, herenegun hasi zituzten, lertxuna altxatzearekin batera (irudian). Ondoren, kalejira, buruhandiak eta bestelakoak izan ziren. Atzo, erretiratuen bazkaria izan zen, Iturri Berri elkartean. Gaur, atseden eguna dute iturrioztar...
Iturriozko jaiak, santioak, herenegun hasi zituzten, lertxuna altxatzearekin batera (irudian). Ondoren, kalejira, buruhandiak eta bestelakoak izan ziren. Atzo, erretiratuen bazkaria izan zen, Iturri Berri elkartean. Gaur, atseden eguna dute iturrioztarrek. Ondo etorriko zaie. Izan ere, bihar hasi eta asteartera arte, egunero izango dira hainbat ekimen. Bihar, Gorriti, txokolate jatea, kartelada, musika eta truk txapelketa izango dira.


