Harrobi zaharrak zabor fardoen biltegi ez izateko mozioa aurkeztuko du EAJk
Gaur egingo dute udalbatzarra Lezon; EAJren ustez, «hondakin biltegi» izan daitezke harrobiak Lezoko Udalbatzak plenoa egingo du gaur arratsaldean, eta EAJk mozio bat aurkeztuko duela iragarri du. Alderdi jeltzaleak harrobi zaharrak zabor fardoen biltegi bezala ez erabiltzeko proposamena egingo du bertan. Ekainaren 5ean Juan Carlos Alduntzin orduan Ingurumen diputatu zenak Gipuzkoako Hondakinak Kudeatzeko Plana aurkeztu zuen. Plan horretan, 2014an gaur egun indarrean dauden zabortegiak ixtea proposatu zuten, eta horren ordez harrobi zaharrak erabiltzea. Lurperatuko diren fardoetan ahalik eta material birziklagarri gutxien egotea aurreikusten du legeak. Lezoko EAJk 3/1998 eta 49/2009 legeak aipatzen ditu. Bertan hondakinak deusezteko arauak ematen dituzte, eta Gipuzkoako plan orokorrean lege horiek ez agertzea salatu dute. 2009ko legeak hondakindegiak, hondakinak lurpean edo lur azalean gordeta dauden eremuak direla dio: «Hondakinak badira, hondakinak dira, eta lur azalean baldin badaude, hondakindegi bilakatzen dira». Gaineratu dutenez, «Europak hala aginduta, hondakindegi horiek ixteko epea badago». Utzitako harrobiena Cerdanyola del Vallesetik (Herrialde Katalanak) «inportatu» zutela esan du EAJk, eta «gizartearen eta talde ekologisten arbuioa» jaso duela gaineratu dute. Lezori dagokionez, utzitako bi harrobi daude: Sarastizabal eta Urreleku. Hondakin biltegi izan litezkeelakoan, EAJk Udalbatzari eskatuko dio horiei erabilera ez ematea aldarrikatzeko, eta meategiak eta harrobiak Lurraldeko Zatikako Planean sartzeko alegazioak egitea, hondakinak ez [...]
Gaur egingo dute udalbatzarra Lezon; EAJren ustez, «hondakin biltegi» izan daitezke harrobiak
Lezoko Udalbatzak plenoa egingo du gaur arratsaldean, eta EAJk mozio bat aurkeztuko duela iragarri du. Alderdi jeltzaleak harrobi zaharrak zabor fardoen biltegi bezala ez erabiltzeko proposamena egingo du bertan.
Ekainaren 5ean Juan Carlos Alduntzin orduan Ingurumen diputatu zenak Gipuzkoako Hondakinak Kudeatzeko Plana aurkeztu zuen. Plan horretan, 2014an gaur egun indarrean dauden zabortegiak ixtea proposatu zuten, eta horren ordez harrobi zaharrak erabiltzea. Lurperatuko diren fardoetan ahalik eta material birziklagarri gutxien egotea aurreikusten du legeak.
Lezoko EAJk 3/1998 eta 49/2009 legeak aipatzen ditu. Bertan hondakinak deusezteko arauak ematen dituzte, eta Gipuzkoako plan orokorrean lege horiek ez agertzea salatu dute. 2009ko legeak hondakindegiak, hondakinak lurpean edo lur azalean gordeta dauden eremuak direla dio: «Hondakinak badira, hondakinak dira, eta lur azalean baldin badaude, hondakindegi bilakatzen dira».
Gaineratu dutenez, «Europak hala aginduta, hondakindegi horiek ixteko epea badago». Utzitako harrobiena Cerdanyola del Vallesetik (Herrialde Katalanak) «inportatu» zutela esan du EAJk, eta «gizartearen eta talde ekologisten arbuioa» jaso duela gaineratu dute.
Lezori dagokionez, utzitako bi harrobi daude: Sarastizabal eta Urreleku. Hondakin biltegi izan litezkeelakoan, EAJk Udalbatzari eskatuko dio horiei erabilera ez ematea aldarrikatzeko, eta meategiak eta harrobiak Lurraldeko Zatikako Planean sartzeko alegazioak egitea, hondakinak ez biltegiratzeko.

